Proposatzen dizugun ibilbidean zehar, meatze multzo honen iragana eta oraina ezagutu ahal izango dituzu bere protagonisten eskutik, espazio hau osatzen duten eraikin desberdinen barrualdera sartuz. Ibilbideari hasiera ematen dion seinalizazioan, ibilbideari berari buruzko informazioa eta Pozo Juliaren historiari buruzkoa eskuratu ahal izango dituzu. Bisita daitekeen espazio bakoitzean, edo webgune honetatik bertatik, audiogida bat deskargatu ahal izango duzu, zeinak lampisteria, konpresore gela edo dorretxea bezalako espazio adierazgarrien funtzionamendua edo erabilerak ezagutzeko aukera emango dizun, baita barrenistaren, pikadorearen edo estempleroaren lana nolakoa zen eta zertan zetzan ezagutzeko ere.
Haurrentzako audiogida bat dauka, baita entzumen desgaitasuna duten pertsonentzako zeinu-gida bat ere.
INFORMAZIOA
📍 Kokapena eta kontaktua
🕒 Ordutegiak: Jarri harremanetan Pozo Juliarekin bisita aldez aurretik erreserbatzeko.
💸 Tarifak
♿ Irisgarritasuna: Bai.
HAUEK INTERESA DAKIZKIZUKE
Inspiratzeko gomendioak
Hasi saioa edo erregistratu
Ez dago hautatu dituzun iragazkiekin bat datorren emaitzarik. Saiatu zure iragazkiak doitzen aukera gehiago esploratzeko.